Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atxilotu egin dute Bilboko taberna batean arma bat erakutsi zuen gizona

33 urteko gizonak suzko arma bat atera zuen taberna barruan zeuden bezero eta langileei mehatxu egiteko.

Joan zen ostegunean Bilboko taberna batean suzko arma bat atera eta taberna barruan zeuden bezero eta langileak mehatxatu zituen 33 urteko gizona atxilotu egin du gaur Ertzaintzak.

Ostegun goizean, 8:50 aldera, Ertzaintza Heros kalera bertaratu zen; izan ere, abisu bat jaso zuen zeinaren arabera gizon kale horretako taberna batean sartu eta zerbitzariak eta bezeroak molestatzen hasi zen. Itxura denez, beste bezero batek haren jarrera deitoratu zuenean, arma bat atera zuen zeraman motxilatik eta mehatxu egin zien han zeudenei. Ondoren, tabernatik alde egin zuen.

Ertzaintza, orduan, susmagarria bilatzeko operatibo bat jarri zuen martxan inguru hartan, baina ez zuen aurkitzerik lortu. Hurrengo egunetan egindako ikerketek mehatxuen ustezko egilea atxilotzea ahalbidetu dute gaur, osteguneko liskarra gertatu zen gune berean susmagarria antzeman ostean.

Atxilotuak (33 urte) eta hainbat aurrekari ditu, eta polizia-etxera eraman dute. Bitartean, susmagarriak ostegunean erakutsi zuen armaren bila jarraitzen du Ertzaintzak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X