Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Loteria Primitiboak milioi euro bat baino gehiago utzi ditu Lodosan

Lehenengo mailako irabazle bakar batek 1.214.651 euro irabazi ditu, Lodosako loteria-administrazioan txartela balioztatu ostean.

Larunbat honetan izandako Loteria Primitiboaren zozketak milioi euro bat baino gehiago utzi ditu Lodosan (Nafarroa).

Izan ere, lehenengo mailako irabazle bakar batek 1.214.651 euro irabazi ditu, Lodosako loteria-administrazioan 1 - 5 - 7 - 10 - 25 - 44 zenbakiak zituen txartela balioztatu eta sei zenbaki horiek zozketan atera ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X