Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat larri Faltzesen, txatartegi batean auto bat gainera jausita

Zauritua, Calahorrako 27 urteko bizilaguna, Nafarroako Ospitalera eraman dute, helikopteroz.
Argazkia: Foruzaingoa
Gizona helikopteroan eraman behar izan dute. Argazkia: Foruzaingoa

Calahorrako 27 urteko bizilagun bat larri zauritu da gaur Faltzesko (Nafarroa) txatartegi batean, auto bat gainera jausita.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, 10:04 aldera izan dute istripuaren berri, Azkoiengo osasun etxetik dei bat jaso dutenean.

Gizonezkoak politraumatismoak, balizko pneumotoraxa eta barne odoljarioa zituen. Nafarroako Ospitalera eraman dute, larri, Foru Gobernuaren helikopteroan.

Tafallako polizia-etxeak bere gain hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X