Euskara erabilera suspertzeko hizkuntza-ohiturak aldatzea proposatu dute erakundeek
"Euskararen erabilera sustatzeko, hizkuntza-ohiturak aldatzea eta inertziekin apurtzea" defendatu du Iñigo Urkullu lehendakariak. Gainera, erakundeek eta kultura-ekintzak egindako lanari esker, 'herritarren atxikimenduaren' laguntzarekin batera, euskararen ezagutza "bikoiztu" egin dela azpimarratu du.
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Gasteizko Europa Jauregian igande honetan izandako ekitaldi instituzionalean egin ditu Urkulluk adierazpen horiek. EAEko eta euskara munduko erakunde nagusietako ordezkariak izan dira bertan.
Bere mintzaldian lehendakariak adierazi duenez, "nabarmena da" Euskararen Egunak bizi duen aldaketa, duela 68 urte ospatu zuten lehen aldiz, Eusko Ikaskuntzak babestuta. "Ordutik hona, euskararen egoera erabat aldatu da, azken hiru hamarkadetan bereziki", aipatu du.
Urkulluk azaldu duenez, azken 30 urtetan 223.000 euskal hiztun berri gehiago izan dira, eta euskal hiztunaren profila berritu da. "Aldaketa zoragarria bizi izan dugu. Gure 'hizkuntza zaharra' garai berrietara egokitu da", gaineratu du.
Amaitzeko, "jende askok komunean egindako lana eta ahalegina" goratu ditu, horri esker, euskara "indartsu eta osasuntsu heldu baita XXI. mendeko hasierara". "Ilusioa sentitzen dugu iraganera begiratzean, baita orainaldira so egitean ere", esan du.
Lehendakariaren esanetan, euskararekiko jarrerak "inoiz baino positiboagoak dira egun, euskarak ospea irabazi du, eta euskararen etorkizuna bermatzearen alde dago euskal gizartearen gehiengoa". "Gure 'hizkuntza zaharrak' gizartearen babesa eskuratu du", amaitu du.
Jaia eta aldarrikapena
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, eta erreibindikazio nahiz jai giroko ekitaldiak izango dira Euskal Herri osoan. Jarduera kulturalak, hitzaldiak, gastronomia… denetariko ekintzak izango dira sare sozialetan ere #euskarareneguna traolarekin bolo-bolo dabilen festa gorpuzteko.
EAEn, Gasteizen ospatuko dute erakunde nagusiek ekitaldi ofiziala, 12:00etan, Europa Jauregian. Han izango dira Urkullu lehendakaria zein Eusko Jaurlaritzako, hiru foru aldundietako, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udaletako, Eudeleko eta UEMAKo ordezkariak.
Eragile horiek guztiek adierazpena kaleratu dute eta euskararen erabilera areagotzeko elkarlana aldarrikatuko dute: "Euskara urtean egun batez dugu ospakizunerako gai, eta 365 egunez langai. Elkarlanerako gai. Adostasunerako gai. Eta ospakizun eguna baliatu nahi dugu, hain zuzen, ilusioaren hauspoa haize berriz betetzeko. Indar berriez sendotzeko denon eginahala. Hori behar baitu euskarak, hori behar baitugu euskara guztion ezpainetan, kaleetan, etxeetan, ziberespazioan, lantokietan, pantailetan, paperetan nahi dugunok: ilusioa. Eta elkarlana. Auzolana".
Horrela, adierazi dutenez, momentu egokia da lankidetza hori berrikuntzaren bidetik sendotzeko. "Une aproposa da euskararen lurralde eta eremu guztietako herri aginteen arteko lankidetza ere berrikuntzaren bidetik sendotzeko. Erabileraren mesedetan. Eta euskarak elkarlan horien guztien premia du. Ezinbestez", gehitu dute.
Nafarroan
Nafarroan, berriz, hirugarren urtez ospatuko dute, ofizialki, Euskararen Eguna, Nafarroaren Egunarekin bat egiten duen data honetan.
Euskararen aldeko elkarte eta mugimenduekin elkarlanean antolatu dute ospakizun programa aurten erakundeek, eta hainbat kultur ekitaldi izan dira eta izango dira ondorengo egunetan: kontzertuak, bertsolariak, familientzako antzerki musikalak etab... Iruñean ez ezik, Tuteran, Zangotzan, Tafallan, Lesakan eta Altsasun ere izango dira ekitaldiak.
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Erakundeen arteko Harremanetarako Kontseilariak nabarmendu duenez, Nafarroako gizartea "kohesionatu eta etorkizuna eraikitzeko baliagarria den tresna gisa sustatu nahi dute euskara.
Iparraldean
Ipar Euskal Herrian euskarak ez du oraindik inolako aitortzarik edo lege babesik ere, baina lanean ari dira herritarrak eta bertako erakundeak. Hala, Euskal Elkargoak lehen aldiz ospatuko du Euskararen Eguna bertan.
Gainera, aste osoan BAM ekimena izan dute abian Baionan, Angelun eta Miarritzen, txapa bat soinean, lehen hitza euskaraz egitearen garrantzia azpimarratuz. Parte hartzaile bakoitzak bere hizkuntza mailaren araberako identifikazioa ibili du soinean (ahobizi, belarriprest txapak) eta gaur balorazioa eta festa egingo dute Baionan.
Herriz herriko ospakizunak
Hiriburuetan izango diren ekitaldi nagusiez gain, bestelako hamaika ekimen ere izango dira gaur herriz herri. Gernikan, Balmasedan, Bermeon, Tolosan, Etxarrin... etab. Sare sozialen bidez zabaltzen ari dira programa eta ekitaldiak, eta hainbat erakundek, EiTBk eta Realak, esate baterako, bideo bereziak prestatu dituzte, apropos, gaurko egunaren aitzakian.
Euskararen Nazioarteko eguna Eusko Ikaskuntzak ospatu zuen, lehen aldiz, 1949an. Gero, 1995ean, instituzionalizatu eta bere egin zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak. 2015ean atxiki zen ofizialki, lehen aldiz, Nafarroako Gobernua.
roako Gobernua.Zure interesekoa izan daiteke
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.