Bilboko Udalak neurriak hartzeko eskatu die herritarrei, 'Ana' borraska dela eta
Fronte atlantiar oso aktibo bat igaroko da gaur guretik, eta ziklogenesi leherkorrarekin bat egingo duenez, "Ana" izeneko borraska handia sortuko da eta haize denborale bortitza izango dugu.
Aurreikuspen hori ikusita, Bilboko Udalak jakinarazi du 20:00etan hasi eta gau osoan, asteleheneko 04:00etara bitartean, gutxi gorabehera, 100 kilometro orduko abiadura gaindituko duten hegoaldeko haize bolada gogorrak egon daitezkeela. Eta hori dela eta, Emergentzia Mahaia osatu dute 18:00etan, egoerari jarraipena egin eta behar diren neurriak hartzeko.
Bilboko Udaleko Segurtasun Sailak honako prebentzio neurri hauek hartzea gomendatzen die hiritarrei:
1. Ate-leihoak ixtea eta haizeak eroan eta istripuak eragin ditzaketen tresnak kentzea kanpoaldetik (lorontziak, arropak esekitokietatik eta abar).
2. Kontu handia jartzea kalean jarritako behin-behineko aldamioen azpitik ibiltzean.
3. Errepidean ibiltzea saihestu. Autoa erabili behar izanez gero, kontu handia eduki leku zabaletatik eta zubietatik igarotzean.
4. Merkataritzako lokalek kalean ondo tinkatu barik dituzten olanak, mahaitxoak eta antzekoak kentzea.
5. Aldamio, obretako hesi eta behin-behineko instalazioen arduradunek behar diren segurtasun-neurriak hartuko dituzte instalazio horietan.
6. Erlaitz, horma, zuhaitz eta publizitate paneletatik urrundu eta kontuz ibili eraikitze bidean edo egoera kaxkarrean dauden eraikinen aldamenean.
Oro har, norabait joatekotan, eguraldiaren iragarpen hau aintzat hartzeko eskatzen dizuegu, haize-bolada indartsu horiek eragin dezakeen arriskutik babesteko (zuhaitzak jaustea, haizeak eroandako tresnak), eta arreta berezia jartzeko autoa hartu behar izanez gero.
Hauek dira larrialdietarako telefonoak:
112 – SOS DEIAK
092 - UDALTZAINGOA
Albiste gehiago gizartea
Fauna basatia sendatzeko Gorlizko zentroak abeletxeko hegazti guztiak hil ditu, eta inguruko udalerrietan prebentzio-neurriak ezarri dituzte
Zentroak hegazti gripearen bi kasu atzeman ditu, eta, iragarri dute, ondorioz, zentroa bera kutsatu egin dela. Hala, alde batetik, abeletxeko hegazti guztiak hil dituzte, eta, bestetik, inguruko herrietan prebentzio-neurriak ezarri dituzte.
Baso-sute batek Muruzabal, Eneritz, Añorbe eta Obanos kaltetu ditu
Suak uzta bilduta zeuden zereal-soroak eta pinudi bat kaltetu ditu. Gainera, Larranzuseko kortatik 400 ardi atera behar izan dituzte, Añorben, Eunateko Santa Maria ermitaren inguruan piztutako sutearen ondorioz.
Bizkaiko Aldundiak esan du hegazti-gripe kasuek ez dutela inor "ustekabean" harrapatu, eta gaitza ez dela gizakion osasunerako kaltegarria
Iñaki Arrazola Aldundiko Abeltzaintza zerbitzuburuak Radio Euskadin azaldu duenez, hegaztien sektoreak "erne" egon behar du birusaren aurrean.
Elvia Gomez nafarrak Young Scientific Explorer Award saria irabazi du, 13 urterekin
Lau urterekin elur-oreinen aztarnak arakatzera joan zen Finlandiara, eta orain, 13 urterekin, Eguesibarreko gazteak Young Scientific Explorer Award saria jaso du. Gainera, Elvia Gomezek arrakasta handia du Instagramen (@elvialarastreadora), animaliei buruzko bitxikeriak kontatzen baititu.
Giro bikaina Gasteizen goizean goizetik Andre Maria Zuriaren egun handian
Abuztuaren 5a, Gasteizko jaietako egun handia, adin eta gustu guztietarako jardueraz beteta dator. Goizeko lehen orduan, adibidez, Andre Maria Zuriari Lore eta Ohorezko Aurreskua egin diote blusa eta nesken kuadrillek.
Euskadi, errendimendu akademiko handiena dagoen eta kalitatezko enplegu gehien lortzen den erkidegoen artean
Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleak unibertsitatera sartzeko aukera gehien dituztenetakoak dira Estatu mailan. Izan ere, hamasei urtetik gorako biztanleen erdiak eta biztanleria aktiboaren ia bi herenek unibertsitate-ikasketak dituzte.
Andre Maria Zuriaren eguna jai-jarduerez beteta dator
Kontsulta ezazu Gasteizko jaietako egun handiaren egitarau osoa, hemen.
Giroak freskotzera egingo du, baina beroak bere horretan jarraituko du aurrerantzean
Oraingoz, ez da alerta meteorologikorik ezarri Hego Euskal Herrian, baina beroak zakar joko asteazkenetik aurrera.
Albiste izango da: Andre Maria Zuriaren jaiak, Hiroshimaren 80. urteurrena eta hegazti gripearen kasuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Olatz Salvador eta Maren Abandoibarreko oholtza gainean ariko dira, Bilboko Aste Nagusian
Hala, Abandoibarran, hilaren 16an, larunbata, 23:30etik aurrera, Kai Nakai, Olatz Salvador eta Maren izango dira, eta igandean, hilaren 17an, 23:30ean, Janus Lester eta Dupla.