Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lekeitioko Iturriotz institutua jendez hustu dute, propano isuri batengatik

Inork ez du minik hartu eta Naturgaseko teknikariak isuria konpontzeko lanean ari dira.

Lekeitioko Iturriotz institutua jendez hustu dute gaur goizean izandako gas isuria dela-eta. Dena den, ez du inork minik hartu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 08:25 aldera gertatu da. Gas-ihesa antzeman eta arriskuaz jabetu direnean, berehala hustu dute eraikina.

Udaltzainak, ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta Naturgaseko teknikariak joan dira ihesa konpontzera.

Dena den, gas-ihesak ez dio inori minik eragin.

Lekeitioko Udaltzaingoak Euskadi Irratiari baieztatu dionez, egoera kontrolpean hartu dute berehala, eta eguerdian zabalduko dute berriro institutua.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X