Gertakizuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua.

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko.

Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X