Andoain
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hilotz bat topatu dute Andoaingo presa batean

Pertsona batek ikusi du gorpua uretan eta larrialdi zerbitzuak ohartarazi ditu, 17:30 inguruan.

Pertsona baten hilotza topatu dute Labordeko presan, Andoainen, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lagun batek ikusi du gorpua uretan eta larrialdi zerbitzuak ohartarazi ditu, 17:30 inguruan.

Larrialdietako taldeak bertaratu dira eta hilotza uretatik ateratzeko lanean ari dira.

Oraingoz ez dute argitu hildakoa emakumezkoa edo gizonezkoa den.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X