Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilboko Deustu auzoan, beste biri eraso egitea egotzita

Gertaera 06:15ean izan da, auzoko erdialdeko plaza batean. Biktimetako bat ospitalera eraman behar izan dute.

Bi gizonezko (25 eta 30 urtekoak) atxilotu dituzte igande honetan, beste biri jotzea egotzita, Bilboko Deustu auzoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertaera 06:15ean izan da, Bizkiako hiriburuko Deustu auzo erdialdeko plaza batean. Biktimen lagun batek bertan zegoen Ertzaintzako patruila bati jakinarazi dionez, bi gizonezkok haren bi laguni eraso egin die.

Agenteek zertxobait geroago aurkitu dituzte ustezko erasotzaileak eta biktimak. Azken horietako batek zauri odoltsuak zituen eskuetan, eta besteak aurpegiko masailalbo-hezurrean. Erasoak jasan dituztenen arabera, haiekin zeuden bi gizonezkoek denbora gutxi lehenago egin diete eraso.

Ertzainek bi susmagarriak identifikatu dituzte, baita atxilotu ere, lesio delitua egotzita. Atxilotuak polizia-etxera eraman dituzte, beharrezko eginbideak egiteko, eta, amaitu bezain laster epailearen esku utziko dituzte.

Masailalbo-hezurrean zauri bat zuen pertsona ospitalera eraman behar izan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X