Ikerketa baten arabera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako umeak 12 urte eta erdirekin hasten dira alkohola edaten

15 urte dituztenerako alkohola hamar gaztetatik bederatzik probatu dute.
18:00 - 20:00
Arabako gazteak hamabi urte eta erdirekin hasten dira edaten

Arabako gaztea 12 urte eta bost hilabeterekin hasten dira alkohola edaten, eta 15 urte dituztenerako alkohola hamarretik bederatzik probatu dute.

Hori da Arabako Foru Aldundiak enkargatutako ikerketaren ondorioetako bat. Ostegun honetan aurkeztu dute Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuetako diputatuak, Natxo Urkijo Laudioko alkateak, Josune Irabien Amurrioko alkateak eta Vicente Fernandez ikerketako arduradunak.

Ikerketan Arabako herri guztietako DBHko ikasleen % 100ek parte hartu dute, Gasteizkoek izan ezik, hau da, 2.023 gazteri egin diete inkesta.

Hamalau eskolak parte hartu dute ikerketa honetan, eta alkohola adin goiztiarrean edaten hasten direla ikusi dute, batez besteko adina 12 urte eta bost hilabetean dagoelako.

Adinean gora egin ahala alkohola kontsumitzen duen pertsona kopurua handiagoa da, izan ere, 12 urterekin “hirutik batek probatu du”, 12 eta 13 urte artean % 48k, eta 15 urtetik aurrera 10 gaztetatik 9k probatu dute.

Olabarrieta kezkatuta dago zifra hauegatik, eta Ongizate Sozialaren Foru Institutuak Arabako landa guneetarako plana duela gutxi onartu duela azaldu du, 2020ra arte garatzeko ekintzekin, horien artean, gazteen artean alkoholaren kontsumoaren prebentzioa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X