Galizia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rianxon topatutako gorpua Diana Querrena dela baieztatu dute DNA probek

Abenduaren 31n industria-nabe bateko putzu baten barruan topatu zuten 18 urteko gaztearen gorpua. Susmagarri nagusia baldintzarik gabe kartzelara bidali zuen urtarrilaren 1ean magistratuak.
18:00 - 20:00
''El Chicle''ren bertsioa ezinezkotzat jotzen du Guardia Zibilak

Abenduaren 31n Rianxoko (Coruña) industria-nabe bateko putzu baten barruan topatutako gorpuari egindako DNA probek Diana Quer gaztearena dela baieztatu dute. Hala jakinarazi du astearte honetan Espainiako Gobernuak Galizian duen ordezkari Santiago Villanueva Alvarezek.

Diana Querren senideei eta ingurukoei "elkartasuna" adierazi ostean, joan den igandean topatutako gorpuari egindako DNA proben emaitzen berri eman du Espainiako Gobernuak Galizian duen ordezkariak. Hala, A Pobra do Caramiñal herrian (Galizia) desagertu zen 18 urteko gaztearen gorpua dela baieztatu du.

Jose Enrique Abuin El Chicle susmagarri nagusiak aitortu zion Guardia Zibilari non ezkutatu zuen gorpua. Astelehenean, epaileak baldintzarik gabeko espetxeratzea agindu zuen gizonarentzat.

Behin-behineko espetxeratze inkomunikatua

Diana Quer gaztearen hilketa dela eta atxilotutako gizona baldintzarik gabe kartzelara bidali zuen urtarrilaren 1ean magistratuak, ihes egiteko eta delitua berriro egiteko arriskua zegoela iritzita.

Gauzak horrela, El Chicleri behin-behineko espetxeratze inkomunikatua ezarri zion epaileak, deklaratzeari uko egin ostean.

Madrilgo gaztea hil eta beste neska bat iragan astelehenean, Boiron, bahitzen saiatu izana leporatuta, gizona espetxera bidali du epaileak.

Delituak

Epaileak astelehenean emandako ebazpenean azaldu zuenez, joan den abenduaren 25ean legez kanpoko atxiloketa eta indarkeria erabilita egindako lapurreta saiakerengatik ikertzen ari dira Abuin. Beti ere, "biktimaren osotasun fisikoari eta psikologikoari eragingo lioketen delituak kontuan hartu gabe".

Gainera, legez kanpoko atxiloketa eta hilketa delituak egin izanagatik ikertzen ari dira El Chicle, Diana Quer gaztearen hilketaren susmagarri nagusia baita. Magistratuak azaldu duenez, El Chicle ikerketapean dago, egin dituen delituak argitzeko helburuarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X