Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioi batek zubi bat hondoratu du Oiartzunen

Ertzaintzak jakitera eman duenez, kamioiaren gidaria zauritu egin da. Iturriotz auzoan gertatu da istripua.
Istripua, Oiartzunen. Argazkia: Oiartzungo Hitza
Oiartzungo Iturriotz auzoan izan da istripua. Argazkia: Oiartzungo Hitza

Kamioi batek zubi bat hondoratu du Oiartzunen, Iturriotz auzoan. Bidegorrirako sarreran izan da istripua, 12:00ak inguruan.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, kamioiaren gidaria zaurituta eraman dute erietxera.

Oiartzungo Udaleko Hirigintza Saileko teknikariak ezbeharraren lekuan dira, kamioia Oiartzun ibaitik nola atera aztertzen. Ertzaintzaren arabera, garabia beharko da ibilgailua ateratzeko, eta, horrenbestez, baliteke lanek luze jotzea.

Hondoratu den zubia ez da trafikoari irekita egoten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X