Denboralea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi emakume zauritu dira Getarian, olatu batek autobus bat harrapatuta

Lurraldebuseko autobusa N-634 errepidetik zihoala jo du olatuak. 21 eta 22 urteko zaurituak bertan artatu dituzte, eta ez dituzte ospitalera eraman behar izan.
N-634 errepidea itxita istripuaren ondoren. Irudia: EiTB
N-634 errepidea itxita istripuaren ondoren. Irudia: EiTB

Bi emakume gazte arin zauritu dira gaur, olatu handi batek autobus bat harrapatuta, Zarautz eta Getaria (Gipuzkoa) lotzen dituen kostaldeko errepidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Lurraldebus enpresako autobusak Zumaia zuen helmuga. Ezbeharra 16:50ean gertatu da, N-634 errepideko 22. kilometroan. Olatu handi bat errepideraino iritsi da, eta ibilgailua jo du.

Talkak zauri arinak eragin dizkie 21 eta 22 urteko bi emakumeri. Bertan artatu dituzte biak, eta ez dituzte ospitalera eraman behar izan.

Errepidea, itxita

Istripua itsasgora izan baino minutu batzuk lehenago gertatu da, eta errepidea itxi baino apur bat lehenago. Errepideak itxita jarraituko du marearen mailak behera egin arte.

Gipuzkoako kostaldea alerta laranjan dago, olatu handien arriskuagatik; izan ere, 5 eta 6 metro arteko olatuak izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X