ATLETICO MADRIL - SEVILLA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat labanaz zauritu dute, Atletico Madrileko ultren arteko borroka batean

Zauritua egonkor dago. Bien bitartean, ustezko erasotzailea atxilotu dute; bere garaian Aitor Zabaletaren hilketagatik atxilotu zuten.
Anbulantzia bat Atletico Madrilen futbol zelaiaren inguruan. Argazkia: EFE
Anbulantzia bat Atletico Madrilen futbol zelaiaren inguruan. Argazkia: EFE

Atletico Madril futbol taldeko jarraitzaile bat labanaz zauritu zuten atzo Madrilen, Atletico Madrileko ultren artean izandako borroka batean. Erasoa Wanda Metropolitano estadioaren kanpoaldean gertatu zen, etxeko taldeak eta Sevillak jokatu zuten Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partidaren atarian.

Madrilgo Larrialdi Zerbitzuetako bozeramailearen testigantzaren arabera, 18:50 aldera, 22 urteko gizonezko bat sastakatu zuten izterrean, besoan eta bizkarrean. Poliziaren iturriek EFE albiste-agentziari baieztatu diotenez, zauritua Atletico Madrileko jarraitzailea da, eta Frente Atletico ultra taldeko kamiseta bat zeraman soinean.

SAMUR larrialdietarako osasun zerbitzuko langileek egonkortu ostean, La Paz ospitalera eraman zuten zauritua, eta ebakuntza egin zioten bertan. Larri baina egonkor dago.

Ignacio Racionero ultra atxilotu dute goizaldean, Madrilgo erasoaren egilea delakoan. Frente Atletico ultra taldeko kide ohia da —antza, taldetik kanporatu zuten— eta Aitor Zabaletaren hilketagatik atxilotua izan zen. Hainbat lekukoren testigantzaren arabera, Frente Atleticoko bi kide futbolaz hizketaz ari zirela, hitzik esan gabe, gizon bat atzetik gerturatu zitzaien eta hiru labankada eman zizkion bietako bati.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X