FENOMENOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abiadura handiko asteroide bat Lurrera hurbilduko da igande honetan

21:30ean egongo da gertuen, baina ez da Lurra jotzeko arriskurik izango, NASAko adituen arabera.
Asteroide baten irudia. Argazkia: NASA
Asteroide baten irudia. Argazkia: NASA

2002 AJ129 asteroidea, Lurretik gertu dauden objektu erregistratuen artean abiadura handienetakoa duena, oso gertu pasatuko da otsailaren 4an, baina ez du gure planeta jotzeko arriskurik izango.

Gertuen egongo den unean, 34 kilometro segunduko abiadura izango du asteroideak, Lurretik gertu dauden objektuek normalean izaten dutena baino askoz ere altuagoa.

21:30 aldera izango da Lurretik hurbilen asteroidea, 4,2 milio kilometrora hain zuzen ere (Lurra eta Ilargiaren arteko distantzia 10 aldiz).

2002 AJ129 asteroidea 2002ko urtarrilaren 15ean bilatu zuten eta tamaina ertaina du (0,5 eta 1,2 kilometro artean).

Asteroide hau potentzialki arriskutsu gisa izendatuta dago, baina ez du, benetan, gure planetarekin talka egiteko arriskurik adituen arabera. Halaxe esan du Paul Chodas NASAko Lurretik gertu dauden objektuen ikerketarako zentroko kudeatzeaileak: "14 urte baino gehiago daramatzagu asteroide honi jarraipena egiten, eta, gure kalkuluen arabera, ezin du Lurraren kontra jo, ez orain, ez hurrengo 100 urteetan ere".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X