indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Donostian, sexu-erasoa egotzita

Taberna baten barruan izan da erasoa, gaur goizaldean. Segurtasun Sailaren arabera, gizona emakumearekin hitz egiten ahalegindu da, baina harek ezezkoa eman dionean, ukituak egin dizkio.

40 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, gaur goizean, Donostian, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez,  biktima Donostiako Alde Zaharreko taberna batean zegoen, ustezko erasotzailea hurbildu zaionean. Gizona emakumearekin hitz egiten ahalegindu da, baina harek ezezkoa eman dionean, ukituak egin dizkio.

Ondoren, biktima eta haren lagun bat tabernatik kanpora atera dira, eta inguruan zebiltzan udaltzain batzuei jakinarazi diete gertatutakoa.

Udaltzaingoak Ertzaintza jakinaren gainean jarri ondoren, ustezko erasotzailea Boulevardean aurkitu dute, eta polizia-etxera eraman dute deklarazioa hartzera.  Behin hori eginda, atxilotu egin dute, sexu-askatasunaren kontrako delitua leporatuta.

Ondorengo orduotan eramango dute epailearen aurrera.

Alkatearen gaitzespena

Eneko Goia Donostiako alkateak "irmoki" gaitzetsi du sexu-erasoa. "Mota honetako erasoak gure hirian tokiz kanpo daude", adierazi du Goiak.

Alkateak deitoratu egin du "berriz ere festa aitzaki bezala erabili nahi izan duela norbaitek emakumezko bati modu onartezinean eraso egiteko". Hala, "guztien konpromisoa" eskatu du, erakunde zein herritarrena. "Lanean jarrai dezagun eraso bakar bat gehiago gertatu ez dadin", gehitu du.

Goiak Bozeramaileen Batzordea deitu du astelehenerako, azken sexu- eraso honen aurreko neurriak hartu ditzan.

k hartu ditzan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X