Albiste da
Sanferminak: seigarren entzierroa |
Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3 graduko lurrikara izan da Olaben, Iruñetik 10 kilometrora

Igande honetako 18:20an gertatu da, Geografia Institutu Nazionalaren datuen arabera.
Lurrikara Olaben izan da. Geografia Institutu Nazionalak zabaldutako irudia da hau.

Richter eskalan 3 gradu izan dituen lurrikara bat izan da igande honetako 18:20an Olaben (Nafarroa), Iruñetik 10 bat kilometrora.

Geografia Institutu Nazionalak ez du oraindik zehaztu lur azpiko zenbat metrora izan den lurrikara, ezta zenbat iraun duen ere.

iraun duen ere.

Albiste gehiago gizartea

PAMPLONA, 11/07/2025.- Los toros de la ganadería Jandilla persiguen a los mozos durante el quinto encierro de los Sanfermines este viernes en Pamplona. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Entzierro azkarra, korrikaldi ikusgarriekin, eta tentsio uneak zezen plazan

Jose Escolar Avilako ganadutegiko zezenek aurtengo sanferminetako entzierro azkarrenetakoa korritu dute, garbia, korrikaldi ikusgarriekin, baina amaieran nahasi dena, zezen-plazan. Izan ere, zezenetako bat atzean geratu da bertan, eta korrikalariei oldartu bazaie ere, ez du minik egin, baina entzierroa bi minutu eta 40 segundora arte luzatu du. Jendetza elkartu da ibilbidean, larunbatetan izan ohi den legez, eta entzierroa bi minutu atzeratu da Santo Domingoko balkoi baten zati bat erori delako. Gizon bati erori zaio gainera, eta sorbaldan zauritu du. Gauean botatako euriak ez du Jose Escolarren animalien lasterketa mantsotu, eta ibilbidea irrist egin gabe osatu dute, erritmo konstantean, korrikalariei adar artean lasterraldi ederrak egiten utziz. Hirugarren urtea da jarraian ganadutegi honetako zezenek ez dutela adarkaturik uzten. Lehenengo balantzearen arabera, lau pertsona eraman dituzte kolpeengatik ospitalera, eta beste bat zezen-plazan bertan artatu dute.

Gehiago kargatu