HARRAPAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko gizon bat hil da Castron, ibilgailu batek harrapatuta

Saltizones de Cerdigo auzoko urbanizazio batean gertatu da ezbeharra, eta 48 urteko gizonezkoa tokian bertan hil da.
48 urteko gizonezkoa tokian bertan hil da. Argazkia: DYA Cantabria
48 urteko gizonezkoa tokian bertan hil da. Argazkia: DYA Cantabria

48 urteko Bilboko gizon bat hil zen bart Castron (Kantabria), ibilgailu batek harrapatuta.

Ezbeharra 21:30ak aldera gertatu zen Saltizones de Cerdigo auzoko urbanizazio batean, larrialdi zerbitzuek eta DYA Cantabriak beren Twitter kontuen bidez jakinarazi dutenez.

Larrialdi zerbitzuak gizona suspertzen ahalegindu baziren ere, tokian bertan hil zen.

Guardia Zibila eta Udaltzaingoak ikerketa bat abiatu dute harrapaketaren nondik norakoak argitzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X