ARANGOITIN FALTA DEN GIZONA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak bertan behera utzi ditu 66 urteko gizona Artxandan bilatzeko lanak

Gizona Arangoiti auzoko bizilaguna da, eta martxoaren 26tik ez dute haren berririk.
Artxandan desagertutako gizona
Artxandan desagertutako gizona

Martxoaren 26tik Bilboko Arangoiti auzotik falta den 66 urteko gizonezkoa Artxanda mendian bilatzeko lanak berriro ez abiatzea erabaki du Ertzaintzak, bi egunez mendia arakatu eta haren aztarnarik topatu gabe itzuli ostean. Dena den, agintariek laguntza eskatu diete herritarrei eta gizonari buruzko informazioa izanez gero 112 telefonora deitzeko deia egin dute.

 

 

Familiak salaketa jarri ondoren, ohiko bilaketa protokoloa jarri zen abian.

Senide baten arabera, gizonezkoa Artxanda menditik ibili ohi zen. Horregatik, eremu horri zorrotz arakatzen aritu dira bi egunez.

Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA eta Suhiltzaileak Artxanda inguruan Arangoitiko 66 urteko bizilaguna (Bilbo) aritu ziren asteartean eta asteazkenean, inolako emaitzarik gabe.

 

 

Gauzak horrela, Artxandako bilaketarekin ez jarraitzea erabaki dute.

Desagertu zen egunean galtza beltzak, koadro txuri eta urdineko alkandora, itsas koloreko parka bat eta zapatak zituen jantzita.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X