Ilargia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

4K bereizmeneko hegaldi birtuala Ilargi gainean

NASAk argitaratutako bideoari esker posible da Ilargi gainetik 4K bereizmeneko ibilbide birtuala egitea.
Ilargiaren gainetik ibilbide birtuala egitea ahalbidetzen duen bideotik hartutako irudia. NASA
Ilargiaren gainetik ibilbide birtuala egitea ahalbidetzen duen bideotik hartutako irudia. NASA

NASAren Lunar Reconnoaissance Orbiter espazio-zundak eskuratutako informazioari esker, Ilargi gainetik hegaldi birtuala egitea ahalbidetzen duen 4K bereizmeneko bideoa produzitzea posible izan da.Bistaratzea hurbildu eta urrundu egiten da, ipar-polotik hego-polora mugitzen da, Ilargiaren azalari buruzko toki, ezaugarri eta datu esanguratsuak ematen dira.Bideoa NASAren Goddard zentroak egin du eta dagoeneko sare sozialetan zabaldu dute.Lunar Reconnaissance Orbiter espazio-zunda estatubatuarra 2009ko ekainean bidali zuten Ilargia aztertzera.Lehendabiziko urtean misioa arrakastaz bete zuen eta 2017ko urte bukaeran berriro bidali zuten espaziora. Egun Ilargiari buruzko informazio biltzen jarraitzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X