Eskola Jazarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hego Euskal Herrian ikasleen ia % 20k jasan dute eskola jazarpena

Save The Childrenen esanetan, arazo honi irtenbidea eman nahi baldin bazaio, ezinbestekoa da eskola jazarpenari aurre egiteko lege bat onartzea.
18:00 - 20:00
Save the Childrenek haurren kontrako biolentzia ekiditeko legea eskatu du

Ikasleen % 9,3k eskola jazarpena jasaten du sistematikoki, eta ia % 7k ziber-erasoa. Espainiako Save The Children gobernuz kanpoko erakundeak eman du datua, Eskola Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Eguna dela baliatuz.

Era berean, Save The Childrenek ohartarazi du ikastetxeek bakarrik ez, erakundeek ere parte hartu behar dutela konponbidearen bilaketan eta, beraz, erantzunak eman behar dizkiotela arazo honi.

'Nik honetan ez dut jolastu nahi' leloa hartuta  dator aurten Eskola Jazarpenaren aurkako Mundu Eguna.

Gurera ere ekartzeko modukoak  dira  Save The Childrenek emandako datuak.  Hego  Euskal Herrian,  Lehen  Hezkuntzan, ikasleen ia % 20k pairatu dute eraso egoeraren bat, eta % 10 inguruk sistematikoki jasaten dute jazarpena.

Save The Childrenen esanetan, azken urteotan aurrerapauso handiak izan dira, baina ikastetxeak indarkeriarik gabeko gune izango badira, erakundeak gehiago inplikatu behar direla eta alderdi politikoek eskola jazarpenaren kontrako lege eraginkor bat adostu beharko luketela iritzi dio.

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan 'Zeuk esan' telefonoa (116111) dago martxan, jazarpen susmo bat izanez gero, salaketa egin ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X