Ekimena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakumeen Mundu Martxaren nazioarteko topaketa egingo dute Bilbon

Gaur ekimenaren antolakuntzak jakinarazi duenez, 40 herrialdetako 130 emakumek hartuko dute parte.
8 de marzo mujer emakumea feminismo martxoak m8 8m
Martxoaren 8ko manifestazio baten artxiboko argazkia.

Emakumeen Mundu Martxaren mugimendu feministaren XI. nazioarteko topaketa egingo dute Bilbon urriaren 22tik 28ra. 40 herrialdetako 130 emakume bilduko direla jakinarazi du gaur antolakuntzak.

Arduradunek azaldutakoaren arabera, 2016an Mozambiken egindako topaketa batean proposatu zuten bilera Euskadin egitea, "mugimendu feministak Euskal Herrian duen indarra" dela eta.

Horrez gain, "martxak Euskal Herrian duen izaera herrikoia" ere hartu dute kontuan; izan ere, mugimendu askorekin loturak sortzeko duen gaitasuna erakutsi du urte askotan.

"Testuinguru orokorraz hausnartuko dute topaketako parte hartzaileek, testuinguru horrek emakumeen egoeran duen garrantzia aztertzeaz gain", azaldu dute antolatzaileek. Era berean, 2020rako "V. nazioarteko ekintza" planifikatuko dute. Azken jarduera 2015ean egindako karabana izan zen.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu UEMAk larunbat honetan, udaletxeen aurrean

Euskarak "justizia" behar duela nabarmendu du Martin Aramendi Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) lehendakaria, eta Auzitegi Gorenetik heldu dena, "ez da justizia, euskara bigarren mailara kondenatzen duen epaia baizik". "Horregatik, aukera guztiak aztertu, eta prest gaude EAEko udal legea dagokion lekuan defendatzeko, baita Europako auzitegietan ere, zerbitzu juridikoek horretarako aukera ikusiz gero", gaineratu du. Halaber, gogoratu du EAEko udal legea "mugarri" izan zela udalerri euskaldunentzat, "elebitasun simetrikoa gainditzeko eta euskara lehenesteko aukera eman zuelako". 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Torre Pachecoko migratzaileek ultraeskuinak egoera astindu aurretik zegoen bizikidetza itzultzea besterik ez dute nahi"

Asier Sanchez ETBk Torre Pachecon duen berriemaileak nabarmendu du, bertako meloi zelai batetik, poliziaren presentzia izugarria dela herrian, batez ere San Antonio auzoan. Bertan biltzen da magrebtar biztanleria.  Ultraeskuindarrek beste elkarretaratze bat deitu dute gaurko, 20:00etan, baina ez dute horretarako baimenik. Torre Pachecoko bizilagunek atzoko egoera errepikatzea espero dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Kezkatuta eta beldur handiarekin gaude. Nire semeak ez du etxetik irten nahi"

Joan den ostiralean 16 urteko gazte bat jipoitu zuten Torre Pachecon. Duela 23 urte Murtziako herria honetan bizi den emakume ondarroar baten eta marokoar baten semea da gaztea. Domingoren aurkako erasoa salatzeko manifestazio baketsu batera joan zen lagunekin, baina, sareetako bulo baten ondorioz, Domingoren erasotzailearekin nahastu zuten, eta pertsona talde batek lintxatu egin zuen. Amak herrian eta familian bizitzen ari diren amesgaiztoa kontatu digu.

Gehiago kargatu