Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Duela 20 urte Gipuzkoan gertatutako bi sexu-erasoren ustezko egilea espetxeratu dute

Gizonak Frantziara ihes egin zuen eta Martuteneko kartzelan sartu dute orain. Gazte bat ustez bortxatu zuen Azpeitian, eta beste bati sexu-abusuak egiten saiatu zen Bergaran.

Duela 20 urte Gipuzkoan bi gazteri sexu-erasoak ustez egin zizkion gizona Martutenen espetxeratu dute orain. Akusatuak Frantziara ihes egin zuen. Egunotan atxilotu dute eta Espainiako Justiziaren esku utzi dute, auziko iturriek jakitera eman dutenez.

Iturrien arabera, gizona duela zenbait aste atxilotu zuten Frantzian, eta duela hamar bat egun Espainiako Justiziaren esku jarri zuten. Orduan kartzelara bidali zuten. Epaiketaren zain, Gipuzkoako Lurralde-auzitegian behin-behineko espetxealdia luzatu ala ez erabakitzeko bista egin dute gaur.

Ahozko saioa uztailaren 11an izango dela zehaztu du organo judizialak.

11 urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, Azpeitian gazte bat ustez bortxatzeagatik, eta Bergaran beste bati sexu-abusuak egiten saiatzeagatik. Gertakariak duela ia 20 urte jazo ziren, baina ez dira preskribatu, akusatuak Frantzian bizilekua zuelako.

1998an gertatutako eraso horiek epaitu behar zituen ahozko saioa iragan martxoan egitekoak ziren, ihes egindakoaren Frantziako etxearen berri izan ondoren zehaztu zutenez, baina hitzordua bertan behera geratu zen gizona ez zutelako ordurako atxilotu.

Gainera, lehen biktimarentzat 15.000 euroko kalte-ordaina eskatu du Ministerio Publikoak, eta 6.800 euro bigarrenarentzat; izan ere, 60 egun behar izan zituen zauriak sendatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X