MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Aquarius' ontziko 20 migratzaile Gipuzkoara iritsiko dira datozen egunetan

Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak iragarri duenez, migratzaileak 'pixkanaka' helduko dira, eta horiei harrera egiteko protokolo guztiak aktibatuta daude.
Migratzaileak 'Aquarius' ontzitik jaisten. Argazkia: EFE
Migratzaileak 'Aquarius' ontzitik jaisten. Argazkia: EFE

'Aquarius' ontziko 20 migratzaile datozen egunetan iritsiko dira Gipuzkoara. Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak gaur Donostian eskaini duen prentsaurrekoan azaldu duenez, migratzaileak "pixkanaka" iritsiko dira Gipuzkoara, eta dagoeneko prest dituzte haiei harrera egiteko baliabide guztiak.

Lasak azpimarratu duenez, Espainiako Gobernuari dagokio gai horren inguruko eskumena, baina euskal erakundeak "koordinatuta" ari dira lanean, horren esanetan.

"Harrera lanak eraginkortasunez egiteko, protokolo guztiak aktibatuta daude Gipuzkoan", gaineratu du Lasak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X