Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru edukiontzi eta auto bat erre dira Gasteizen izandako sutean

Arabako hiriburuko Ehari ibaiaren zidorrean piztu da sua, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.

Bi edukiontzi erre dira eta beste edukiontzi bat eta ibilgailu bat kaltetu dira gaur goizaldean Gasteizen izandako sutean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, garrak 00:15 aldera piztu dira Ehari ibaiaren zidorrean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.

Autoaren atzeko aldea kaltetu da, erretako edukiontzietatik gertuen zegoena.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X