Euriteak eta txingorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Denboraleak kalte nabarmenak eragin ditu Euskal Herrian

Gipuzkoan, Araban eta Lapurdin pairatu dituzte gehienbat denboralearen ondorioak. Gizon bat hil da Ilarduian (Araba), eta tximista batek jo ote zuen ikertzen ari dira.
18:00 - 20:00
Hiru ordutan 70 l/m²ko bota ditu Baiona inguruan goizaldean

Asteburuan ekaitz bortitzak eragin dituen denboraleak kalte nabarmenak eragin ditu Euskal Herrian, gehienbat Gipuzkoa, Araba eta Lapurdin.

Hala, larunbatean gizon bat hil zen Ilarduian (Asparrena, Araba). 67 urteko gizona txakurrekin txangoan irten zen. Emazteak aurkitu zuen bere senarraren gorpua.

Hilotza Gasteizko Auzitegi Patologiako Zerbitzura eraman dute autopsia egin diezaioten, eta tximista batek jota hil ote zen aztertzeko.

18:00 - 20:00

Bideoa: 67 urteko gizon bat hil da Ilarduian

Ataunen (Gipuzkoa), hamar bat landa bide erabat hondatu zituzten ekaitzek larunbatean. Errekek gainezka egin eta aurretik topatu zuten guztia eraman zuten.

Udalaren asmoa da gaur bertan makinak eramatea, denboraleak utzitako guztia garbitzen hasteko. Kalte handienak San Martin auzoan izan dira.

Atzo, euria eta txingorra bota zuen gogotik berriz, eta, oraingo honetan Lazkaon. Kaleak erreka bihurtu ziren minutu gutxian, eta zenbait etxetako atariak eta garajeak urak hartu zituen. Gainera, denboraleak zuhaitzak ere bota zituen. Ordizian ere gogor jo zuen ekaitzak.

CONTENIDO NO ENCONTRADO

Bideoa: Gogotik bota zuen txingorra Gasteizen

Gasteizen, 18:00ak aldera, ekaitzak zaparrada handia, haize-ufada bortitzak eta kazkabarra utzi zituen, zenbait kale urez beteta.

Araban ere, AP-68an Pobes eta Murgia artean, ibilgailu askok bide ertzean gelditu behar izan zuten, gidatzeko egoera oso arriskutsua zelako.

Ipar Euskal Herrian ere, arazoak

Euri jasek Ipar Euskal Herrian ere eragin dituzte eragozpen handiak, Lapurdin gehienbat. Baiona eta inguruko errepidetan A-63 autobidean barne arazo handiak izan dira goizean goizetik euria dela eta, baina egoera bere onera itzultzen ari da.

A-63 autobidea normaltasunez ari da orain, baina bigarren mailako errepide batzuetan arazoak daude oraindik, esaterako, Ezpeletan eta Itsasun.

Leku askotan garajeak eta bestelako lokalak garbitzeko eguna dute gaur.

Suhiltzaileek 232 interbentzio egin dituzte, horietatik 15 autoan harrapatuta zeuden pertsonak ateratzeko.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Carla Emazabel Amunarrizek izan du aurten kutxa eramateko ohorea eta amets bikoitza bete du: berea eta aitonarena

Duela 30 urte, Carlaren aitonak ez zekien bilobarik  izango zuenik ere, baina zilarrezko ezteietan Sevillara joan zenean, erakusleiho batean mantoia ikusi, erosi eta gordeta izan du ordutik. Inork ez zekien zeukanik, eta gaur Carlak ohore handiz jantzi du. Hura soinean, 40 buelta eman dizkio 20 kiloko kutxari, bere aitak itsasoan daramatzan urteak hainbeste. 

Gehiago kargatu