POLIZIA OPERAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan, pertsonen trafikoa egotzita

Poliziaren arabera, Afrikako hainbat herrialdetatik etorkinak Frantziara legez kanpo eramaten zituzten, diruaren truke.
Joan den ekainean Donostiako autobus geltokira iritsitako etorkin talde bat.
Joan den ekainean Donostiako autobus geltokira iritsitako etorkin talde bat. .

Sei pertsona atxilotu ditu Polizia Nazionalak Gipuzkoan eta beste bat Madrilen, pertsonen trafikoa leporatuta. Espainiako kostara pateratan iritsitako 300 bat migratzaile Frantziara legez kanpo eramatea egozten diete.

Poliziak jakitera eman duenez, Frantziara joateko zain zeuden zortzi etorkin afrikar aurkitu dituzte operazioan miatu duten etxebizitzetako batean.

Ekainean abiatu zuen ikerketa Polizia Nazionalak, Donostiako autobus geltokian bi pertsona, hainbat alditan, etorkinen zain atzeman ondoren. Antza, Afrikatik etorritako herritarren zain egoten ziren, ondoren beste izapide batzuk abiatzeko.

EUROPOLekin elkarlanean egin du operazioa Espainiako Poliziak. Zabaldu duten informazioaren arabera, desegin duten sareak  "azpiegitura sendoa" zuen  Donostian, Bilbon, Madrilen eta Frantziako hainbat tokitan.

Antza, atxilotutako kideak Ginean, Boli Kostan, Malin eta Senegalen jartzen ziren harremanetan herrialde horietako herritarrekin, eta Frantziara eramatea agintzen zieten, diruaren truke. Pateratan Espainiako kostara iritsi ondoren, dokumentazio faltsua ematen zieten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X