Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udazken itxurako astelehen baten ostean, aste udatiarra

Euria eta tenperatura freskoak izango ditugu nagusi gaur. Asteartean, aldiz, eguzkia izango dugu errege, eta asteazkenerako, tenperaturek ere uda ukitua emango diote egunari.
Udazkena. Argazkia: Iñaki Zenitagoia
Udazken koloreak Asentzion. Argazkia: Iñaki Zenitagoia

Udazkenean gaude, eta gaur inor gutxik jarriko du zalantzan hori; hodeiak zeruan, euria eta tenperatura minimoak 12 graduren bueltan. Giro goibelarekin abiatu dugu astea, baina asteartearekin batera erabat aldatuko da eguraldia.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako eguraldi iragarpenaren arabera, astelehen goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du; oro har, euri txikia, baina ipar partean baliteke zenbait unetan mardulago egitea. Arratsaldean, atertzera egingo du, eta gauean ostarteak zabalduko dira. Iparraldeko eta ipar-ekialdeko haizeak joko du, eta tenperatura maximoak asko jaitsiko dira; barnealdean beroenak igandekoak baino 10 ºC baxuagoak izango dira. Tenperatura minimoak ere asko jaitsiko dira, eta gauean neurtuko dira hotzenak, azken orduetan. Nafarroa hegoaldean, ziertzoa bizi ibiliko da.

Asteartean, beste itxura bat hartuko du aroak, eta eguzkia izango da jaun eta jabe. Goizean goiz, behe-lainoa izango dugu leku askotan, baina laster jasoko du eta zerua oskarbi geratuko da denean. Eguzkitsu egon arren, tenperatura maximoak ez dira asko igoko; izan ere, ipar-ekialdeko haize fina ibiliko da. Goizaldean, hotz egingo du, leku askotan 10 ºC-tik behera jaitsiko baita tenperatura.

Asteazkenean, uda giroa: eguzkia eta beroa. Oskarbi egongo da ipar partean, eta hegoaldean, aldiz, baliteke behe-lainoak eguerdira arte irautea, eta gero lainoguneei loturiko hodei hondar batzuk geratzea. Hego-ekialdeko haizea bizi ibiliko da, bolada gogorrekin tarteka. Horren ondorioz, tenperatura asko igoko da ipar isurialdean; maximoak 30 ºC-ra hurbilduko dira.

Joeraren arabera, eguraldiak ildo beretik jarraituko du ostegunean eta ostiralean.

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X