Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1,6 milioi euro utzi ditu Loteria Primitiboak Lekeition

Ez da lehenengo aldia zozketa horrek saria Lekeition uzten duena, izan ere, 2014an 36 milioi euroko sari historikoa egokitu zen udalerri horretan.
1,6 milioi euro utzi ditu Loteria Primitiboak Lekeition. Argazkia: EiTB
1,6 milioi euro utzi ditu Loteria Primitiboak Lekeition. Argazkia: EiTB

Loteria Primitiboak larunbat honetan egindako zozketak milioi eta erdi euro baino gehiago utzi ditu Lekeition (Bizkaia).

Irabazle bakar batek sei zenbakiak asmatu ditu eta 1.599.769,20 euro eskuratuko ditu.

Ez da lehen aldia zozketa horrek saria Lekeition uzten duela, izan ere, 2014an 36 milioi euroko sari historikoa egokitu zen udalerri horretan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X