Elkargoaren 33. urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alkoholaren kontsumoa gizarte osoari eragiten dion arazoa da, Etorkintzaren arabera

Alkoholaren kontsumoak dakarren arriskua gazteekin soilik lotzen bada ere, gizarte osoari eragiten dion arazoa dela ohartarazi du 33 urte bete dituen aipatu elkargoak.
BRINDIS, ALCOHOL, CERVEZA
BRINDIS, ALCOHOL, CERVEZA

Mendekotasunak dituzten lagunekin lan egiten duen Etorkintza Elkargoak ohartarazi du alkoholaren gehiegizko kontsumoak gizarte osoari eragiten diola, ez soilik gazteei eta adin txikikoei.

"Alkohola edatea oso lotuta dago gure kulturarekin, hots, aisialdi-eredu ohikotzat hartzen dugu", elkarte horrek bere 33. urteurrenaren kariaz antolatutako eztabaidan ondorioztatu dutenaren arabera.

Ondorio horiek gaur bertan zabaldu dituzte, urtemuga ospatzearekin batera. Hain zuzen ere, Deustuko Unibertsitatean eman dute horren berri Jon Darpon Osasun sailburuak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak.

Hitzaldi horretan, biek ala biek azpimarratu dute alkohola dela Euskal Autonomia Erkidegoan atxikimendu handiena sortzen duen droga, 2017an egindako inkesta batek erakutsi zuenez. Galdeketa horren emaitzek zehaztu zuten azken hamabi hilabeteetan hamar herritarretik zortzik kontsumitu zuela alkohola.

Horrez gain, euskal herritarren % 22k tabakoa erretzen duela ondorioztatu zuten; % 9,6 kalamu kontsumitzailea dela, eta % 1,9k bestelako substantzia ilegalak hartzen dituela, batik bat, kokaina. Anfetaminaren eta heroinaren kontsumoa, berriz, ia ez da existitzen gaur egun.

Datu horiei erreparatuta eta etorkizunera begira, Etorkintzaren erronketako bat da gizarteak alkoholaren kontsumoa "normaltzat" ez jotzea. Hau da, "gazteei soilik eragiten dien arazo bezala ez ikustea" lortu nahi dute, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X