Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oinezkoentzako pasealeku bat eraikiko dute Gaztelugatxen

Udan honetan 309.233 bisitari izan dira Gaztelugatxen. 4.000 pertsonako gehienezko muga 17 egunetan gainditu da.
Gaztelugatxe. Artxiboko argazkia: Alberto Zorrilla
Gaztelugatxe. Artxiboko argazkia: Alberto Zorrilla

Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du datorren urteko Aste Santua baino lehen oinezkoentzako pasealekua eraikiko duela Gaztelugatxen, Bakiotik Matxitxako farora bitartean.

Halaber, sakelako telefonoetarako audio-gidak sortuko dituzte eta informazio-guneak eta sarrerak baliozkotzeko sistema automatikoak ezarriko dituzte.

Hala jakinarazi du Elena Unzueta Bizkaiko Diputazioaren bozeramaileak, uda honetan Gaztelugatxen izan diren turista kopuruari buruzko datuak emateko egin duen agerraldian.

Ekainaren 15etik irailaren 30era bitartean, 309.233 lagun izan dira Gaztelugatxen, iaz epe berean baino % 2,94 gehiago.

Gaztelugatxe bezalako gune babestuetan gehienez 4.000 pertsona egon daitezke eguneko. Bada, muga hori 17 egunetan gainditu da udan honetan. Abuztuaren 15a izan zen egunik jendetsuena: 6.159 bisitari izan ziren.

Jende gehien abuztuan (133.100 bisitari) eta uztailean (80.909) bildu zen. Iazko abuztuko datuekin alderatuta, aurten bisitari gutxiago izan da hil horretan, % 7,07 gutxiago, hain zuzen ere.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X