GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bat atxilotu dute Gasteizen, ertzain bat autoarekin harrapatzen saiatzeagatik

21 urte ditu atxilotuak eta aurrekari ugari ditu. Justiziaren esku utzi dute jada.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, aurrekari ugari dituen 21 urteko gaztea atxilotu dute bart Gasteizen, ertzain bat eta beste hainbat pertsona autoarekin harrapatzen saiatu izana leporatuta.

Arana auzoko ostalaritza lokal baten inguruan gertatu zen guztia, atzo, 23:45 aldera.

Ordu horretan pertsona batek Ertzaintzari deitu zion ospakizun batean hainbat pertsona borrokan hasi zirela ohartarazteko. Patruila bat bertaratzean, hainbat pertsona eztabaidan aurkitu zituzten, adin txikikoak tartean.

Sesioan ari zirela, elkarri botilak eta aulkiak jaurtitzen hasi ziren eta dozenaka lagun korrika ihes egiten hasi ziren. Lehendabizi iritsitako agenteak eta ondoren iritsitako beste hainbat egoera lasaitzen saiatu ziren, baina antza, ez zieten jaramonik egin.

Hala, ihes egiten ari zen taldeko hainbat kide furgoneta batera eta auto batera igo ziren eta ihes egiten saiatzean, abiadura handian eta kontrako noranzkoan sartu ziren kale batean. Ertzainak zeuden tokira iritsitakoan, autoaren gidaria horietako bat harrapatzen saiatu omen zen eta agenteak ozta-ozta lortu omen zuen saihestea.

Ihesean jarraituta, irteeratik ez zuen kale batera iritsi zen, eta autoa atzeraka ateratzen saiatzean, beste hainbat pertsona ere harrapatzeko zorian egon zen.

Handik gutxira, kotxea geldiaraztea lortu zuen Ertzaintzak eta atxilotu egin zuten gidaria, atentatu delitua leporatuta.

Epailearen aurrera eraman dute gaur.

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X