GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ondarroan desagertutako arrantzalearen bilaketa lanak bertan behera utzi dituzte

Iluntze aldera bertan behera utzi dute operatiboa, baina astelehenean abiatuko dute berriro. Igande goizaldeaz geroztik dago arrantzalea desagertuta.
Ondarroa, gaur. Argazkia: SOS DEIAK
Ondarroa, gaur. Argazkia: SOS DEIAK

Arrasateko 44 urteko arrantzalearen bilaketa-lanak bertan behera utzi dituzte gaurko Ondarroan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Dena dela, operatiboa bihar abiatuko dute berriro.

Goizalde honetaz geroztik dago arrantzalea desagertuta. 02:30ak aldera, desagertutakoaren lagun batek eman du abisua. Antza, kai-muturrean arrantzan ari zen, baina goizaldean desagertu egin da. Bere kanabara aurkitu dute, arrantzan ari zen lekuan bertan.

Ertzaintzako urpekariak, helikoptero bat, Itsas Salbamendurako taldeak eta Gurutze Gorriko kideak ingurua arakatzen ibili dira egunean zehar, gizonezkoaren bila.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X