Trafiko istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

76 urteko gizon bat hil da Guardian, auto batek harrapatuta

A-124 errepideko 65. kilometroan harrapatu du ibilgailu batek Guardiako bizilaguna, 19:00etan.

76 urteko gizon bat hil da A-124 errepideako 65. kilometroan, auto batek harrapatuta, Guardian, Ertzaintzak informatu duenez. Arabako udalerriko bizilaguna zen hildakoa.

19:00etan izan da gertakaria. Oraindik ikertzen ari dira.

Istripua izan den tokira joan dira Ertzaintza eta osasun-langileak, baina ezin izan dute Logroñoko San Pedro ospitalera bizirik eraman, eta gorpua Gasteizko auzitegiko patologiako zerbitzura eraman dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X