TXOSTENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako pobrezia tasak beheranzko joeran jarraitzen du

Pobreziaren eta berdintasunik ezaren II. txostenak jasotakoaren arabera, 6.400 pertsona gutxiago daude orain pobrezia egoera larrian foru erkidegoan, % 8,4tik % 7,4ra egin baitu behera.
Gizon pobre bat kalean
Pobrezia. Argazkia: pixabay.com

Pobreziaren eta berdintasunik ezaren harira Nafarroako Gobernuak egindako txostenaren arabera, Nafarroan 6.400 pertsona inguru gutxiago izan ziren 2016an pobrezia egoera larrian, % 8,4tik % 7,4ra egin baitzuen behera tasa horrek. Halaber, Nafarroako pobrezia latza tasa hori Estatukoa (% 10,2) baino hiru puntu txikiagoa izan zen, 2016koak baitira pobrezia neurtzeko jasotako azken datuak.

Bestalde, 2016ko pobrezia latza atalasea kontuan izanda, erkidegoen artean portzentaje txikiena dauka Nafarroak, eta Estatuko batezbestekotik 10 puntura dago. Hori horrela, 2015etik 2016ra joera positiboa izan zen, bi puntu murriztu baitzen tasa hori, % 7,8tik % 5,5era, eta 17.800 lagun inguru gutxiago izan ziren pobrezia latzean, Nafarroan. Hala ere, Nafarroako Biztanleriaren Errenta-estatistikaren datuak kontuan hartuz, 4.700 pertsona gutxiago izan ziren pobrezia latzean 2016an: % 16,4tik % 15,7ra jaitsi baitzen.

Miguel Laparra Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen presidenteordeak Pobreziaren eta berdintasunik ezaren II. Txostenaren emaitzak ezagutzera eman ditu Iruñean, Patxi Tuñon Errealitate Sozialaren Behatokiko zuzendari orokorrarekin eta Antidio Martinez de Lizarrondo Behatokiko Zerbitzuko zuzendariarekin batera.

Informe pobreza Navarra

Ezkerretik eskumara: Patxi Tuñon, Miguel Laparra eta Antidio Martinez de Lizarrondo. Argazkia: navarra.es

Bestalde, pobrezia arrisku tasak ere behera egin zuen 2015etik 2016ra, % 23,2tik % 22,6ra behera egin baitzuen, Nafarroako Biztanleriaren Errenta-estatistikaren datuen arabera.

Pobrezia larriaren erradiografia

Adina eta sexua kontuan izanda, pobrezia erlatiboa adina handitu ahala gutxitzen dela azpimarratu behar da: 16 urtetik beherakoen % 29,3ri eta 65 urtetik gorakoen % 18ri eragiten die. Gainera, emakumezkoen artean portzentaje hori handitu egiten da: % 23,8koa da emakumeena, eta % 21,4koa, gizonezkoena. Halaber, aipatzekoa da pobrezia arriskua atzerritarren artean nafarren artean baino askoz handiago dela, % 64,1ekoa baita atzerritarren artean eta % 18,4koa da nafarren artean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X