EZBEHARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kanpai bat erori da Laguardian, San Juan elizatik

Kanpaia erabat txikituta geratu da baina ez du inor harrapatu. Suhiltzaileek pusketak bildu eta ingurua itxi dute, badaezpada ere.
Kanpaia txikituta, lurrean. Argazkia: Arabako suhiltzaileak
Kanpaia txikituta, lurrean. Argazkia: Arabako suhiltzaileak

Kanpai bat erori da gaur ezustean Laguardian. Eguerdian, San Juan elizatik jausi eta lurraren kontra jo du Arabako suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

Suhiltzaileek itxi egin dute zonaldea, badaezpada ere, eta kanpaiaren arrastoak jaso dituzte. Erabat txikituta geratu da sare sozialetan zabaldu dituzte irudietan ikusten denez.

Zorionez, ez du inor harrapatu eta ez da zauriturik egon.

 

Hain zuzen ere, bihar Laguardiatik eskaini behar ditu ETBk zuzenean urte amaierako kanpaiak, baina udaletxeko plazatik izango da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X