Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tenperaturek gora egingo dute asteburuan

Tenperatura minimoak igoko dira batik bat; eta, elur-kota 1.500 metrotik gora egongo da igandean.
Ortzadarra Basurtuko ospitalean
Astebururako eguraldiaren iragarpena. Argazkia: Iñaki Gallo

Ostirala ere hotza izango da, zerua garbiago izango dugun arren. Hodei ugari izango dira Bizkaia mendebaldean, baina zerua nahiko garbi egongo da gainerako tokietan. Ondorioz, izotza egingo du goizaldean eta goizeko lehen orduetan barnealdeko leku askotan.

Arratsalde-gauean, hodeiak ugaritu egingo dira isurialde atlantikoan, eta izotza egingo du, bereziki hegoaldean. Egunaren erdiko orduetan giro eguzkitsua izango dugu, oro har, ipar-mendebaldean behe-hodei batzuk pilatuko badira ere.

Larunbata giro motelarekin dator. Ipar partean zerua lainotuta egongo da eta giro bustia izango dugu, aterrune luzeak zabalduko diren arren, tarteka euri txikia egingo du. Hegoalderantz jo ezkero, euria egiteko probabilitatea txikitu egingo da eta argiune batzuk zabalduko dira.

Elurraren maila 1.100 eta 1.300 metrora igoko da. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta kostaldean tarteka bizi ibiliko da. Tenperaturak gora egingo du.

Iganderako ez dugu aldaketa nabarmenik espero. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta ipar isurialdean hodei dezente pilatuko ditu. Bertan giro ilun samarra izango dugu eta tarteka euri txikia egingo du, bereziki ekialdean; elur-kota 1.500 metrotik gora igoko da. Hegoaldean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Tenperatura gutxi igoko da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X