Onkologia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Minbizi kasuek % 12 gora egin dute azken lau urteetan, eta bikoitza emakumezkoetan

Biriketako minbizia hirugarren tumore ohikoena da emakumeetan, baina heriotza arrazoi nagusia.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Minbizi kasuek % 12 gora egin dute azken lau urteetan, baina gorakada hori bikoitza izan da emakumeen kasuan (% 8,2tik 17,4ra). Emakumeengan biriketako minbiziak gora egin du, erretzeko ohitura hartu dutelako, Espainiako Onkologia Elkarte Medikoak azaldu duenez.

Emakumeak geroago hartu du mendekotasun hori, eta orain ondorioak azaleratzen ari dira. Biriketako minbizia hirugarren tumore ohikoena da emakumeengan, eta, horregatik, adituen arabera, kanpainak egin behar dira, eta gaixotasunaren heren bat saihestu daitekeela errepikatu. Errudun nagusietako bat tabakoa dela gogorarazi du.

Ruth Vera Espainiako Onkologia Elkarte Medikoaren presidenteak agerraldia egin du Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunaren bezperan, 'Minbiziaren zenbatekoak Espainian 2019' txostena eta "Minbizia heredatzen al da?" kanpaina aurkezteko.

Erantzuna argia da: soilik kasuen % 5 eta % 10 artean heredatutako asaldurengatik dira.

277.234 minbizi kasu (161.064 gizonezkoetan eta 116.170 emakumezkoetan) diagnostikatuko dituzte 2019an. Bien bitartean, 2015ean 247.771 antzeman zituzten (148.827 gizonezkoetan eta 98.944 emakumezkoetan).

Kolon eta ondeste, prostata, birika eta maskuri minbiziak ohikoenak izango dira Espainian.

Aldiz, minbizi gastriko kasu gutxiago diagnostikatuko dituzte, dieta aldaketengatik, helicobacter pylori infekzioaren eraginak eta, orokorrean, tabako eta alkohol kontsumoak behera egin duelako.

Hala ere, biziraupena gora egiten ari dela azpimarratu du Velak, % 53koa baita bost urtera, eta hainbat tumoreren inguruko ezagutza “ikaragarri” areagotu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X