Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat ibilgailu batek harrapatuta hil da Guardian

Harrapaketa 19:20 inguruan izan da, A-124 errepidean, Arabako udalerrian.

Pertsona bat hil da ibilgailu batek harrapatuta, A-124 errepidean, Guardian (Araba).

Segurtasun saileko iturrien arabera, harrapaketa 19:20 inguruan jazo da, Logroñora doan errepidean, oinezkoentzako pasabide baten parean.

Osasun-langileak istripuaren lekura joan dira harrapatutako pertsona artatzera eta suspertzen saiatzera, baina ezin izan dute lortu.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X