'EMAKUME ZIENTZIALARIEN EGUNA'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzako ikerketa proiektuetan lanean ari direnen % 64 emakumezkoak dira

Bioaraba, Biogurutzeta Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune osasun ikerketa zentroetan martxan diren proiektuen erdia baino gehiagoren arduradun nagusia emakumezkoa da.
Emakume bat lanean, Osakidetzako ikerketa zentro batean. Artxiboko irudia. Argazkia: EiTB.

Osakidetzako zentroetan osasun arloko ikerketetan lanean ari direnen % 64 emakumezkoak dira, eta ikerketa proiektuen ardura postuetan ere gehiago dira emakumeak gizonak baino.

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Osakidetzak oharra kaleratu du gaur, emakume ikertzaileen inguruan. Horren arabera, Bioaraba, Biocruces Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune ikerketa guneetan martxan dituzten egitasmoen erdia baino gehiago emakumeen ardurapean daude.

Gaur egun, 2.715 profesional ari dira lanean Osakidetzako ikerketa zentroetan, eta horietatik 1.743 emakumeak dira. Bestalde, orotara, 251 proiektu daude martxan, eta horietako 128tan emakumea da arduradun nagusia. Onkologiarekin eta neurologiarekin lotutako ikerketak dira nabarmenenak, % 14-17 inguru.

Osasun Sailak eta Osakidetzak, beren zentroetako ikertzaileekin batera, bat egin dute Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguneko ospakizunekin. Emakume eta neska zientzilarien "parte-hartze osoa eta ekitatiboa" lortzea eta arlo honetan dagoen "genero haustura murriztea" dira helburuak, Osakidetzak oharrean zehaztu duenez.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zarautzen egindako manifestazio batek herriaren turistifikazioa salatu du

"Turismoaren negozioari ez" lemapean, Zarautzen manifestazioa egin dute herriaren turistifikazioaren aurka, Urola Kostako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak antolatuta. Agerraldiak adin guztietako jendea bildu du herriko kaleetatik barrena. Bertan, hainbat izan dira salatutakoak; horien artean, etxe turistikoak % 181,8 hazi direla azken urteetan (horrek dakarren etxebizitzen prezioaren igoerarekin), espazio publikoaren erabilera pribatiboa eta udala egoeraren konplizea dela.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lan Onari saria Carmelo Urza Larrauri Filologia Hispanikoko doktoreari emanda itxi du Lehendakaritzak 2025eko Jaialdira egindako bisita

Esparru akademikoan egindako lanagatik eta kanpoan euskal kultura zabaltzen egindako ekarpenagatik saritu dute Renoko Unibertsitateko Filologia Hispanikoko doktorea. Oso gazte zela Estatu Batuetara bizitzera joan bazen ere, euskal sustraiei eusteagatik eta Euskadiren eta Estatu Batuen arteko harremanak estutzeko lan egiteagatik nabarmendu da beti. 

Gehiago kargatu