Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute bikotekidea jotzeagatik Donostian

Erasoa Alde Zaharrean gertatu zen. Lekukoek Ertzaintza ohartarazi zuten eta agenteek 53 urteko erasotzailea atxilotu zuten.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Donostiako Alde Zaharrean bikotekideari eraso egitea leporatuta. Lepotik helduta, iletik tira egin zion eta aterkiarekin jo zuen.  

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertakariak joan den asteartean jazo ziren, 19:30 inguruan, San Juan kalean. Gizonak emakumea nola jotzen zuen ikusita, lekukoek Ertzaintza ohartarazi zuten.

Agenteak bertaratu zirenean 53 urteko erasotzailea atxilotu egin zuten, indarkeria matxista delitua egotzita. Datozen orduotan utziko dute epailearen esku.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X