IKERKETA ZABALIK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostian jipoitutako adin txikikoak hil ala biziko egoeran jarraitzen du

18 eta 25 urte artean dituzte erasoarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako zazpi gazteek. Komisarian jarraitzen dute epailearen aurretik igaro zain. Lesio larriak eragitea leporatzen diete.
Erasoa gertatu zen tokia, Klub Nautikoaren eta Donostiako Udalaren artean.
Erasoa gertatu zen tokia, Klub Nautikoaren eta Donostiako Udalaren artean. ETBren irudia.

Ostiral goizaldean Donostiako Klub Nautikoaren eta Udaletxearen artean larri zauritu zuten 17 urteko adin txikiko gipuzkoarrak hil ala biziko egoeran jarraitzen du, Donostiako Ospitalean.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, jipoiarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako zazpi gazteek komisarian jarraitzen dute, epailearen aurretik igaro zain. 18 eta 25 urte artean dituzte eta lesio larriak eragitea leporatzen diete.

Ertzaintzak aurrera jarraitzen du zer gertatu zen argitzeko ikerketarekin. Atzo lekuan bertan izan ziren kasua argitzeko aztarna bila. Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, Udaletxeko kamerek grabatu egin zuten erasoa, eta irudiak aztertzen ari dira orain.

Beste bi pertsona ere zauritu ziren gertakarian, larri dagoen gaztearen bi lagun, hain zuzen ere, hari laguntzera joan zirenean. Mediku arreta jaso eta alta eman zieten.

Zure interesekoa izan daiteke

Antonio Aretxabala Geólogo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Antonio Aretxabala: "Euskadiko historiako lurrikararik handiena izan da"

Iruña Okan epizentroa duen 4 graduko lurrikara batek Araba astindu du astelehen honetan, abenduaren 8an. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Antonio Aretxabaleta geologo eta dibulgatzaile zientifikoak adierazi duenez, mugimendu sismikoa Euskadiko historiako handiena izan da. Gainera, lurrikarak agerian utzi du Araban orain arte ezezaguna zen faila bat dagoela. Zientzialariak nabarmendu duenez, ziur aski 1 eta 2 km arteko luzera izango du. Hala ere, oraindik atea irekita utzi behar zaio etorkizuneko ikerketei.

PERSONA SIN HOGAR EN LA CALLE, ETXEGABE BAT KALEAN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxerik gabeko 1.500 lagunek baino gehiagok egiten dute lo egunero kalean Euskadin, 2016an baino bi aldiz gehiagok

Horietako 10etik 7 hiru hiriburuetan bizi dira. Gainera, beste 2.700 etxegabe daude, baina gaueko harrera-zentroetan edo aterpetxeetan lo egiten dute. Gehienak gizonezkoak dira, eta atzerritarrak 10etik 8tan. Erdiak dio dirua edo ondasunak lapurtu dizkiotela, 10etik 4k irainak edo mehatxuak jasan dituela, eta 10etik 3k fisikoki eraso egin dietela.

Gehiago ikusi