Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei gizon zauritu eta 3 atxilotu dituzte Santurtziko 'after' batean izandako borrokan

Gertakariak Itsasalde kaleko taberna batean jazo ziren, igandean, 14:00ak aldera.
Itsasalde kalearen atzealdean dagoen taberna batean jazo zen borroka. Argazkia: Google Street View.

Sei gizonezko labanaz zauritu zituzten atzo Santurtziko (Bizkaia) 'after' batean izandako borroka batean. Ertzaintzak beste hiru atxilotu zituen, gertakariekin zerikusia zutelakoan.

Liskarra igandean, 14:00etan, jazo zen, Itsasalde kaleko atzealdean dagoen 'after' taberna batean.

Ertzaintzak 30-35 urte arteko hiru gizonezko atxilotu zituen. Datozen orduetan eramango dituzte epailearen aurrera.

Horrez gain, labanaz zauritutako sei lagunak erietxera eraman behar izan zituzten, baina denak arriskutik kanpo daudela zehaztu dute.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu