Uda giroa, maiatzari agur esateko
Giro makurra atzean utzi, eta eguraldi bikaina izango dugu maiatza amaitzeko eta ekainari ekiteko. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, aroak gaur arratsaldetik aurrera egingo du hobera, eta uda giroa espero dugu ostiralerako eta larunbaterako: beroa eta zeru urdinak.
Gaur goizean, giro bustiarekin jarraituko dugu, eta euria egingo du, bereziki ipar partean, baina eguerditik aurrera atertu egingo du, eta apurka-apurka argitzeko joera hartuko du; eguna ostarte zabalekin amaituko dugu. Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da, baina indarra galdu, eta epeltzera egingo du, arratsaldean zabalduko diren urdinguneei esker.
Ostegunak udaberriko eguraldi eguzkitsua eta epela ekarriko digu. Goizean goiz, laino maskal batzuk ikusiko ditugu ipar partean, eta behe-lainoa sor daiteke barnealdeko bailaretan, baina berehala desagertuko dira, eta eguzkipean igaroko dugu eguna. Egunsentia fresko samarra izango da, bereziki barnealdean, baina eguneko tenperaturak nabarmen egingo du gora, eta barnealdean 25 ºC-ra gerturatuko da tenperatura; kostaldean, beroenak 20 ºC-koak izango dira, brisa altxatuko baita.
Ostiralean, uda itxura hartuko du giroak. Zeruak oskarbiari eutsiko dio, eta, eguzkia dela eta, tenperaturak beste koska bat egingo du gora. Ondorioz, bero egingo du, batez ere barnealdean; bertan, termometroa 25 eta 30 ºC artean izango da. Kostaldean, brisaren eraginez, tenperatura ez da horrenbeste igoko, eta balio altuenak 25 ºC-tik behera geratuko dira.
Joeraren arabera, larunbata giro apartarekin etorriko da, eta barnealdean sargori puntua izango da, 30 ºC-tik gorako tenperaturak espero baitira. Igandean, eguraldi egonkorra izango da iragarpenaren arabera. Dena dela, kostaldean lainotuago eta epelago egongo da, ipar haizearen eraginez. Barnealdean, berriz, bero egiten jarraituko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.