Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ezarri dute eguerdira arte Gipuzkoan, prezipitazio handiagatik

Zenbait tokitan, batez ere ekialdean, metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke ordubetean.
Gizon bat, euripean, Donostian.
Gizon bat, euripean, Donostian. EFEren artxiboko irudia

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaurko Gipuzkoan prezipitazio handiagatik, Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez.

Abisua gauerditik eguerdira egongo da indarrean. Euskalmeten arabera, metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke ordubetean, batez ere ekialdean. Gauean eta goizeko lehen partean, prezipitazioa iraunkorra izan liteke, eta metro koadroko 40-60 litro pila daitezke ekialdeko toki batzuetan.

Asteazkenean, tenperaturak behera egingo du, eta euria espero da. Udazken itxura hartuko du eguraldiak; ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, hotz sentsazioa areagotuko du, eta zaparradak botako ditu nonahi. Goizean, ekaitzak ere jo dezake. Tenperaturak behera egingo du nabarmen, erdialdean eta hegoaldean bereziki; gune horietan tenperatura 10 ºC baxuagoa izan daiteke. Arratsalde-gauean, atertzera egingo du, eta baliteke arratsaldean mendebaldetik ostarteak zabaltzen hastea.

Ostegunean, hodeiak eta ostarteak izango ditugu berriro, eta tenperaturak gora egingo du. Giro nahasi samarra izango da; une batzuetan urdinguneak zabalduko dira eta beste batzuetan euri apur bat egin dezake. Arratsaldean, haizeak indarra hartuko du; kostaldean, ekialdetik joko du, eta barnealdean, berriz, hegoaldetik. Tenperatura maximoak igo egingo dira, eta 20 eta 25 ºC artean ibiliko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X