Elcano
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Elcano' eskola-ontzia Getarian eta Getxon bisitatu ahalko da

Doan bisitatu ahalko da, baina aurretik www.horizonteelcano.com web orrialdean eman beharko da izena.

Juan Sebastian de Elcano Espainiako Armadaren eskola-ontzia uztailaren 7an (igandea) bisitatu ahalko da Getarian (Gipuzkoa) eta uztailaren 8an eta 9an Getxon (Bizkaia).

Orain dela bostehun urte munduari lehen bira eman zion eta ontziari izena ematen dion Getariako marinelaren omenaldian parte hartzeko itzuliko da EAEra.

Bisitak doan izango dira, baina aurretik horizonteelcano.com web orrialdean eman beharko da izena.

Elcano igande honetan bisitatu ahalko da Getarian, 12:00ak eta 17:00ak bitartean, eta orduro pase bat izango da.

Hurrengo egunean, ontzia hamaiketan eta hamabietan bisitatu ahalko da Getxon, baina asteartean irekiko ditu ateak ordu erdiro 11:00etan hasi eta 23:00ak arte.

Elcano ontziarekin batera El Saltillo (Euskal Herriko Unibertsitateko Nautika Eskolaren ontzia), Lucretia eta Mater (museo bilakatutako atunketari zaharra) ontziak ere iritsiko dira Getariara.

Ontzi horiek 'Elkanoren Zeruertza' ibilbidea egingo duen flotaren parte izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X