SANFERMINAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantzisko Deuna ikastetxeak sanferminetako kontsigna-zerbitzua martxan jarri du

Aurten ere, zaindegiak egongo dira Frantzisko Deuna ikastetxean, egunean 24 orduko ordutegi jarraian, uztailaren 15era arte. Ikastetxeak laguntza eta informazio zerbitzuak eskainiko ditu.
2018ko sanferminetako txupinazoa
2018ko sanferminetako txupinazoa. Argazkia: EFE

Sanferminetan, Frantzisko Deuna ikastetxeak kontsigna-zerbitzua eskainiko du uztailaren 15era arte, egunean 24 orduko ordutegian. Horretan, gainera, laguntza eta informazio lanak egingo dituzte, hala nola, hiriko mapak eta sanferminetako egitarauak banatuko dituzte.

Iruñeko Udalak prentsa-ohar batean adierazi duenez, hainbat hizkuntza menperatzen dituzten hamabost bat pertsonek lan egingo dute zaindegietan.

Bizkar-zorro bat uzteak egunean 4,60 euro balio du. Neurri handiko maleten kasuan, aldiz, prezioa tamainaren araberakoa izango da.

Kontsignak erabili ahal izateko, NAN edo pasaporte bidezko identifikazioa beharrezkoa da. Ekipajeak itzultzeko, dokumentu horiek ere erakutsi beharko dira, emandako tiquet eta fitxarekin batera.

Tiketa, fitxa edo dokumentazio agiriak galduz edo lapurtuz gero, Polizian galtze edo lapurreta direla eta jarritako salaketa aurkeztu behar da.

Iazko zifrak

Guztira, 4.291,80 euroko irabaziak eta 841 bezero lortu zituzten 2018an. Erosle kopuru altuena jaietako lehen egunetan jazo zen, asteburuan: uztailaren 7an, 8an eta 9an.

Zerbitzua erabili zuten 841 pertsonen artean, 350 pertsona (% 41,6) espainiar Estatukoak ziren; 164 pertsona (% 19,5) Europako herrialdekoak, Italiakoak, Frantziakoak, Portugalekoak, Irlandakoak, Erresuma Batukoak eta Alemaniakoak, besteak beste; eta 350 pertsona (% 38,9) munduko beste herrialdekoak. Zehazki, 172 pertsona Iparraldeko Amerikatik, 60 Hegoaldeko eta Erdialdeko Amerikatik, 39 Afrikatik, 29 Ozeaniatik eta 27 Asiatik etorri ziren.

Kontsigna-zerbitzua Sedena S.L. izeneko enpresari dagokio. Lan horiek egiteko enpresak sinatu duten hirugarren luzapena 19.602 eurokoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X