Zientzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteroide batek gaur Lurraren aurka talka egiteko arriskua oso txikia da

“2007 FT3” asteroidea Lurraren aurka talka egiteko probabilitatea % 0,0000092 da, alegia, aukera bakarra dago hamaika milioiren artean. Arriskua hain txikia izanik, ezinezkoa da talka egitea.
Asteroide bat. Artxiboko argazkia: NASA
Asteroide bat. Artxiboko argazkia: NASA

Gaur asteroide erraldoi batek Lurraren aurka talka egin dezakeela ohartarazi dute nazioarteko webgune sentsazionalistek. Ildo horretatik, gure planetari hondamendia ekarriko liokeela ziurtatu dute. Alabaina, albiste hori ez da zuzena, “2007 FT3” izena duen asteroidea existitzen bada ere, oso txikia baita Lurraren aurka talka egiteko arriskua.

NASAk Lurretik Gertu Dauden Objektuak Aztertzeko Zentroaren datu basean (CNEOS, ingelesezko sigletan) zehaztu duenez, “2007 FT3” asteroidea Lurraren aurka talka egiteko probabilitatea % 0,0000092 da, alegia, aukera bakarra dago hamaika milioiren artean. Arriskua hain txikia izanik, ezinezkoa da asteroide horrek gure planetaren aurka talka egitea.

Gainera, Torinoko Eskalan (asteroideen eta kometen inpaktuaren arriskua 0tik 10era sailkatzen duena), “2007 FT3” asteroidea arrisku maila baxuenean sailkatuta dago. Horrek esan nahi du gizateriaren etorkizuna ez dagoela arriskuan, ez baitago mehatxurik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X