Heriotza duina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eutanasia ez zigortzeko eskatuz milioi bat sinadura aurkeztu dituzte Kongresuan

Angel Hernandez emazteari hiltzen lagundu zion gizonak nabarmendu duenez, legea lehenbailehen onartu behar dute: 'Familiek ezin dute sufritzen jarraitu'. Tellaetxe familia ere Kongresuan izan da.
18:00 - 20:00
Eutanasia ez zigortzeko eskatuz milioi bat sinadura aurkeztu dituzte Kongresuan

Change.org plataformak eutanasia ez zigortzeko eskatuz bildu dituen sinadurak eraman ditu gaur Diputatuen Kongresura: milioi bat baino gehiago dira. Despenalizazioaren aldeko aldarriaz gain, Angel Hernandezi, esklerosi anizkoitzak jotako Maria Jose Carrasco emazteari hiltzen lagundu zion gizonari (auzia Genero Indarkeriaren epaitegi batean dago), babesa erakutsi diote sinadurok.

Eutanasia gaia hizpide hartuta, plataforman eskaerak egin dituzten hainbat lagunek eraman dituzte sinadurak. Besteak beste, Angel Hernandez bera, Marcos Ariel Hourmann, eutanasia egiteagatik Espainiako Estatuan zigortutako lehen medikua, edota Maribel Tellaetxeren familia. Portugaleteko emakumeak alzheimerra zuen, eta martxoan hil zen. Haren familiak erakundeengana jo zuen lege aldaketa eskatzeko; izan ere, oraindik kontziente zenean eutanasia praktikatzea eskatu zien senitartekoei.

Biek milioi bat sinadura baino gehiago bildu dituzte: 374.000, eutanasia ez zigortzeko eskatuz, eta 600.000 baino gehiago, Angel Hernandez babestuz.

"Familiek ezin dute gehiago"

"Legea lehenbailehen onartu behar dute, familien sufrimendua hor dago, ezin dute gehiago. Eutanasia zigortzeari uzten dioten arte politikarien akuilua izango naiz. Angeles eta Maria Jose asko daude", adierazi du Hernandezek Kongresuaren aurrean egindako adierazpenetan.

Gogorarazi duenez, herritarren "gehiengoa" eutanasia arautzearen alde dago "baita Kongresuko Mahaia eta gehiengo aurrerakoiaren parlamentariak ere". Horren ustez, "Legea onartu behar dute, bai ala bai". Politikariei gobernua osatzeko eginahalak egiteko eskatu die, izapideetan aurrera egiteko.

Marcos Ariel Hourmann medikuak ere antzeko adierazpenak egin ditu: "Gobernua osatzeko gure politikariak ados jartzen saiatzen ari diren bitartean, milaka familia sufritzen ari dira eutanasia ez zigortzeko araudirik ez dagoelako"

Bestalde, David Lorente Maribel Tellaetxeren semeetako bat eta SOS Amatxu elkarteko kideak Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketa batean esan duenez, 'larrialdi soziala" da egoera, eta eutanasia arautuko duen legearen premia azpimarratu du berriz ere.

Tellaetxe, kazetarien galderei erantzuten. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Hala, Tellaetxe familia Kongresuan izan da gaur, baita Luis de Marcosen emaztea ere. De Marcosek esklerosi anizkoitz zuen eta 2017ko abuztuan hil zen. Zendu baino lehen gaixoek paratu behar duten "tematze terapeutiko krudela" salatu zuen.

Aurreko legegintzaldian heriotza duina eta zainketa aringarrien inguruko araudiak aurkeztu zituzten PSOEk eta Ciudadanosek, baina hauteskundeak aurreratu behar izan zituztela eta, ez ziren aurrera atera. Legegintzaldi honetarako, bestalde, PSOEk, Ciudadanosek eta Unidas Podemosek euren hauteskunde programetan sartu dituzte gaiaren inguruan dituzten proposamenak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X