Albiste da
Sanferminak: seigarren entzierroa |
ALGORTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamaika edukiontzi erre dituzte Algorta auzoan (Getxo)

Udaltzaingoa eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari dira, Getxoko Udalak iragarri duenez.

Algorta auzoan (Getxo), hamaika edukiontzi erre dituzte bart, Getxoko Udalak ohar batean adierazi duenez. Bizkaiko udalerri horretako jaiak ospatzen ari dira egunotan, San Inazioren omenez, uztailaren 27tik 31ra.

04:30 aldera, suak lau edukiontzi erre eta beste bi hondatu ditu Basagoiti etorbideak eta Aretxondo kaleak bat egiten duten tokian. Bestalde, Bolue eta Arene kaleen artean oinezkoentzat dagoen aldean, beste bost edukiontzi erre dituzte 06:00ak aldera.

Getxoko Udalaren arabera, edukiontziak ordezkatzeko lanean ari dira udal zerbitzuak, eta Udaltzaingoa eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari dira.

Albiste gehiago gizartea

PAMPLONA, 11/07/2025.- Los toros de la ganadería Jandilla persiguen a los mozos durante el quinto encierro de los Sanfermines este viernes en Pamplona. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Entzierro azkarra, korrikaldi ikusgarriekin, eta tentsio uneak zezen plazan

Jose Escolar Avilako ganadutegiko zezenek aurtengo sanferminetako entzierro azkarrenetakoa korritu dute, garbia, korrikaldi ikusgarriekin, baina amaieran nahasi dena, zezen-plazan. Izan ere, zezenetako bat atzean geratu da bertan, eta korrikalariei oldartu bazaie ere, ez du minik egin, baina entzierroa bi minutu eta 40 segundora arte luzatu du. Jendetza elkartu da ibilbidean, larunbatetan izan ohi den legez, eta entzierroa bi minutu atzeratu da Santo Domingoko balkoi baten zati bat erori delako. Gizon bati erori zaio gainera, eta sorbaldan zauritu du. Gauean botatako euriak ez du Jose Escolarren animalien lasterketa mantsotu, eta ibilbidea irrist egin gabe osatu dute, erritmo konstantean, korrikalariei adar artean lasterraldi ederrak egiten utziz. Hirugarren urtea da jarraian ganadutegi honetako zezenek ez dutela adarkaturik uzten. Lehenengo balantzearen arabera, lau pertsona eraman dituzte kolpeengatik ospitalera, eta beste bat zezen-plazan bertan artatu dute.

Gehiago kargatu